Zuzeneko jarraipena: Tolosaldea Eskoziari begira

Ataria 2014ko irailaren 18a

Independentziari buruzko erreferenduma ari dira burutzen Eskozian. 22:00ak direnean itxiko dituzte hautetsontziak, eta emaitza bihar goizerako jakingo da. Galdeketaren oihartzuna eskualderaino iritsi da, eta hara begira daude hainbat herritar.

2014ko ira. 19a, 00:10

Tolosaldean bizitakoaren laburpen bideoa

2014ko ira. 18a, 19:55

Tolosako Trianguloan 50 lagun inguru bildu dira independentziaren alde egiteko

2014ko ira. 18a, 19:50

Anoetan kontzentrazioa Eskoziaren independentziari babesa emateko

2014ko ira. 18a, 19:50

Ibarrako kontzentrazioa Eskoziako independentziaren alde

2014ko ira. 18a, 19:02

Anoetako udaletxean, Eskoziako bandera


2014ko ira. 18a, 15:28

Amasa-Villabonako udalak ere bandera jarri du:


2014ko ira. 18a, 15:28

Hemen duzue Amasa-Villabonako udalak Eskoziako herriari babesa emateko egin duen adierazpena:

2014ko ira. 18a, 12:28

Ibarrako Sortuk atxikipena eman dio independentziari.


2014ko ira. 18a, 12:06

Iñaki Irazabalbeitiaren hitzak Eskoziatik.

2014ko ira. 18a, 11:54

Politikari eta eragileekin solasaldia hasi da Ataria Irratian. Iñaki Irazabalbeitia (EH Bildu) eta Olatz Peon (EAJ) Eskoziatik bertatik ari dira. Estudioan, berriz, Pello Atxukarro (PP), Xabier Maiza (PSE) eta Joxe Mari Lete (Gure Esku Dago).

2014ko ira. 18a, 11:36

Tolosako Udalak erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du


2014ko ira. 18a, 11:35

Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria, Eskozian bertan da galdeketa jarraitzen. Bozkaleku baten atarian da une honetan. Kanpoaldean, Sardiniako eta Kataluniako independentzia aldarrikatzen ari dira.

2014ko ira. 18a, 11:35

Alegiako udaletxean bandera


2014ko ira. 18a, 11:11

Orexako udaletxean, Eskoziako bandera


2014ko ira. 18a, 11:09

Adunako udaletxean, Eskoziako bandera


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!