Moto gidari bat hil da Asteasu eta Zizurkil arteko errepidean, istripuz

Ataria 2014ko irailaren 17a

GI-2631 errepidean, Asteasutik Zizurkilerako noranzkoan gertatu da istripua 17:10 zirenean. Ertzaintzak azaldu duenez, moto gidaria auto bat aurreratzen hasi da, eta txatartegiko kamioi bat jo du aurrez aurre.

Asmek enpresaren parean gertatu da ezbeharra. 39 urteko gizonezkoa da istripuan hildakoa Ertzaintzak jakitera eman duenez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!