"Nahiz eta bakarrik bidaiatu, ez naiz bakarrik sentitu"

Lander Egia 2014ko ira. 9a, 16:06

Lander Egia tolosarra Tolosatik Tokyora bidean da bizikletaz. Duela bost hilabete irten zen, eta orain Turkian da. Irratian hitz egin digu gaur, eta bere blogean idatzitako kronika berreskuratu dugu.

Ederki kostata baina halako batean familia eta lagunak agurtuta Grezia kontinentala atzea utzi eta Turkiako kostatik oso gertu dagoen Chios irlara bidaitu genuen. Irla ez da oso turistikoa eta bitxikeria bezela bertako Mastija zuhaitzak dira, munduan beste inon hazten ez direnak (gozogintzan, txiklea eta likorea egiteko erabiltzen da batez ere). Irlara joateko arrazoi nagusia, Grezi eta Turkia arteko ferri konexio falta izan zen, hala ere, behin bertara iritsita, egun pare batean buelta eman genion ezagunenak diren Pyrgo eta Mesta herriak bixitatuz. 

Ia itzulia bukatzear geundela, aldapa gora gindoazela, ia lurrera erori nintzen; pedaleko biela bitan puskatu zitzaidan zutik nijoala!! Nolabait hiriburura arte geratzen ziren 12km-ak hanka batekin eraginez egin eta biela berri baten bila hasi ginen.  
 
Chiosen aurkitu ez genuenez, beste itsasontzi txiki bat hartu eta 30 minutuko ibilbidea eginez Turkiako Cesme herrira iritsi ginen, 6.800km egin ondoren azkenik Asian!! Hemen ere ez genuen zorterik izan pieza aurkitzen, eta gaueko autobusa hartu eta zuzenean Istanbulera joatea erabaki genuen. Turkiako autobusekin harrituta geratu ginen, eserleku bakoitzak bere tableta zuen interneteko konexio eta guzti! Eta gainera, bidean izozkiak atera zizkiguten. A ze zerbitzua!!
 
Behin Istanbulera iritsita, ez genuen arazorik izan bizikleta konpontzeko, bertako warmshowers-eko kideetaz baliatuz. Bugra-ren etxea egun batez, eta Alirenean beste egun batzuk pasaz, hiria ezagutzeko aukera ederra izan dugu. Bertako jendea ere oso atsegina da, baina "gaizki ulertu" bat izan genuen ilea moztera joanda. Istanbul hiri handi eta turistiko izanik, normala dela suposatzen dut. WS-ko gure lagunak bikain portatu dira, eta zihur nago bidean aurrera joan ahala, bera bezelako jende asko topatuko ditugula. Hemendik eskerrak heman nahi dizkiegu Ali eta Bugra-ri berain laguntza guztiagatik. 
 
Eta eskerrak batez ere Aneri, azken hilabete eta erdi honetan bidailagun ezin hobea izan delako. Zoritxarrez itzultzeko garaia iritsi zaio, eta atzo aireportura lagundu ondoren agurtu ginen. Berari eskerrak berriz indarberriturik nago bideari ekiteko.

Atenas-Estanbul EUSKARAZ from lander on Vimeo.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!