Pirinioetan aldarrikapen martxa antolatu du ESAITek etzirako

Ataria 2014ko uztailaren 19a

Aldarrikapen martxa antolatu dute Saint Lary Pla D`Adeten datorren asteazkenean, uztailak 23. Hamar kilometroko bizikleta igoera izango da egun horretan eta bezperan, uztailaren 22an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera euskal festa egingo dute ESAIT gunean. Mikel Uzkudun, ESAITeko kideak eman digu guzti honen berri.

Euskaltelek parte hartzen ez duenez, aurten ez da uholde laranjarik izango Tourreko Pirinioetako etapetan. Hala ere, euskal ikurrak atera eta euskal txirrindulariak animatzeko deia egin dute ESAITetik.

Asteazkenean, bizikleta martxa abiatuko da Saint Lary Pla D`Adetik. Euskal selekzioen ofizialtasuna eta nazio bezala nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko eskubidea aldarrikatuko dira martxarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!