Eguraldi iragarpena

2014-07-18

Ataria 2014ko uztailaren 18a
Giroa ezegonkortu egingo zaigu gaur, ostirala. Goizean nahiko lasai mantenduko da eguraldia, baina arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egin eta eguraldia erabat ezegonkortuko da. Bero handia egingo du.

Larunbat goizean ekaitz hondarren bat geratuko da, baina orokorrean nahiko giro lasaia egongo da. Arratsaldean berriz ere jo dezake ekaitzak. Tenperaturak nahiko altuak izango dira, baliorik altuenak 24 eta 25 graduren artean geratuko dira.

Igandean ezegonkortasuna txikituko da, eta tenperaturak zertxobait jaitsiko dira altuenak 22 eta 23 graduren artean geratuko direlarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!