Bikain aritu dira Tolosaldea IKTko igerilariak, Euskal Herriko txapelketan

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko uztailaren 5a

Erreleboetan urrezko domina irabazi dute, 4x50 libreetan.
Marta Alonso tolosarrak hiru domina eskuratu ditu.

Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan egin dituzte, gaur, Euskal Herriko igeriketa txapelketa absolutuak nahiz gazteen udako txapelketa. Tolosaldea IKT taldeko igerilariek ezin hobeto biribildu dute jardunaldia, taldekako nahiz banakako dominekin.

Horrela, Marta Alonso igerilari tolosarrak hiru domina etxeratuko ditu gaur. Batetik, Euskal Herriko txapeldun suertatu da 50 metro libreetako frogan nahiz tximeleta estiloko 100 metroko frogan. Hori gutxi ez, eta brontzea ere lortu du bizkar estiloko 50 metroetan.

Taldekako lanetan ere oso txukun aritu dira eskualdeko igerialriak eta, horren erakusle da, estilo librean egindako 4x50metro errelebo absolutuetan, mutilek eskuratutako urrezko domina.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!