Eguraldi iragarpena

2014-07-04

Ataria 2014ko uztailaren 4a
Eguraldiak hobera egingo du gaur. Goizaldean euria egingo badu ere, eguerditik aurrera atertu eta ostarteak zabalduko dira, tenperaturak igoko dira, eta altuenak 23 eta 24 graduren artean geratuko dira. Larunbatean, eguraldi nahiko polita izango da. Hego haizeak tenperatura altuenak 24 eta 25 graduren artera igoko ditu, eta zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Igandean eguraldiak nabarmen egingo du okerrera. Euria izango da eguneko protagonista eta tenperaturek behera egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!