"Pixka bat emanda asko jasotzen da"

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko uztailaren 4a

Tolosaldera uda pasatzera etorri diren hau sahararrei harrera ofiziala egin zieten atzo, Tolosako udaletxeko pleno aretoan.

Bada jada, astebete inguru, Saharar kanpamenduetako neska-mutilak eskualdera iritsi zirela. Ordezkari politikoek, ordea, atzo egin zieten harrera ofiziala, eta poza nabari zen airean, Tolosako udaletxeko pleno aretoan.

Zinegotziek nahiz Tolosaldea Sahararekin elkarteko ordezkariak eskerrak eman zizkieten harrera-familiei, izan ere, neska-mutilek mediku azterketak egiteko, tenperatura freskoagodun uda bizitzeko nahiz behar bezala elikatzeko bi hilabete izango dituzte. Bizi kalitatea hobetzeaz gain, ordea, harrera-familien eta hauren arteko harremanak dira Oporrak bakean egitasmoaren saririk onena: "Esperientziaz diot merezi duela proiektuan parte hartzea, pixka bat emanda asko jasotzen delako", azpimarratu zuen Lore Agirre Tolosako alkateordeak.

Abuztu amaierara bitarte, beraz, eskualdea nahiz Euskal Herria ezagutuz ibiliko dira saharar haurrak.

Erlazionatuak

Uda hobeago baten bila

Maier Ugartemendia 2014 uzt 02 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!