Eguraldi iragarpena

2014-06-27

Ataria 2014ko ekainaren 27a
Gaur eguraldi lasaiagoa izango da. Nahiz eta ipar haizea ibiliko den goizean, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, arratsalde erdira arte gutxienez. Tenperaturek zertxobait irabaziko dute eta 22-23 gradutan geratuko dira.

Bihar, larunbata, eguraldiak eutsiko dio goizean. Hego haizea ibiliko da eta tenperaturak dezente igoko dira, altuenak 25-26 gradutara iritsiko direlarik. Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egin eta eguraldia kaskartuko da.

Igandean giro busti eta tristea nagusiko da. Tenperaturak ez dira 20 gradutatik pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!