Argazki bilduma: Sanjoanak eskualdean

Tolosaldeko Ataria 2014ko eka. 25a, 09:58
Tolosaz gain, Belauntzan eta Abaltzisketan ere ospatu dituzte San Joan jaiak.

Egun nagusian, atzo, Abaltzisketan garai bateko ohitura berreskuratu zuten; herriko belaunaldi desberdinak elkartu eta taldeko argazkia ateratzearena. Ostiral gaueko parrandan hitzartutako apustua ere egin zuten atzo, eta Unai Garmendiak, Jon Garmendia 'Erbeta'ak duela urte batzuk egin zuen trebezia berdintzen saiatu zen, hau da, Erbeta baserritik plazarainoko bidea egitea bizikletaz. 'Erbeta'k Unai Garmendiak duena baino pisu gehiagorekin egin zuen bidea, eta horregatik atzo, pisuak eraman zituen pisua berdintzeko.

Belauntzan atzo jarri zuten Juan Deuna elizaren portikoan eraikinaren balio artistiko eta historikoaren berri ematen duen plaka. Mariano Lazkano alkateak bistaratu zuen txistularien eta dantzarien laguntzarekin. Xabier Balerdi eta Iosu Etxezarraga arkeologoak ere bertan izan ziren, eta Gipuzkoako aztarnategi arkeologiko esanguratsuenetarikoa dela esan zuten. Hamaiketakoa egiteko aukera ere izan zuten belauntzarrek.

Erlazionatuak

Tolosako San Joan eguna

Tolosaldeko Ataria 2014 eka 27 Tolosa

Erraldoiak Tolosako Euskal Herria plazan

Tolosaldeko Ataria 2014 eka 24 Tolosa

Tolosako bordondantzariak

Tolosaldeko Ataria 2014 eka 24 Tolosa

Tolosako eskopetarien kalejira

Tolosaldeko Ataria 2014 eka 24 Tolosa

Agurtu dituzte San Joan jaiak

Tolosaldeko Ataria 2014 eka 25

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!