Gure Esku Bidea giza kateko bideoak bildu dituzte

Ataria 2014ko ekainaren 20a

Eskualdeko 6.350 pertsona batu ziren ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katean. Bi astera, 123 bideo argitaratu ditu Gure Esku Dago dinamikak; kilometro bakoitzeko bana. Erreprodukzio zerrenda bat osatu dute guztiekin.

Dinamikak azaldu duenez, parte hartzaileentzako "omenaldi txiki bat" egin nahi izan dute bideoarekin, "norberaren konpromisoa baita dinamika honen ardatz nagusia". Kilometro zehatza aukeratuta, parte hartu zuten herritarrek aukera dute euren burua errazago topatzeko.

Gure Esku Dago-ko herriz herriko batzordeak larunbatean elkartuko dira Arrasaten, orain arteko ibilbidearen balorazioa egin eta etorkizunera begira jartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!