Tolosaldeko 6.350 lagun Gure Esku Bidea giza katean

Ataria 2014ko ekainaren 9a

Milaka herritarrek egin zuten bat atzo, Gure Esku Dago ekimenarekin, eta Iruñea eta Durango batu zituzten erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Antolatzaileen esanetan 150.000 esku baino gehiagok egin zuten bat deialdiarekin. "Durango eta Iruñea artean elkarri eskua eman diogun pertsona desberdin guztiek gauza bera sentitu dugu. Gure esku dagoela etorkizuna", esan zuten ekimeneko arduradunek. "Garai berri bat hasi da gure herrian. Horri jarraipena ematea, gure esku dago!", gaineratu zuten. Eskualdeko herritarrek Beasain eta Lazkao arteko kilometroak bete zituzten. 4.000 lagun baino gehiago gerturatu ziren Tolosaldetik eta jendez lepo egon da ibilbidea zati horretan. Tolosaldeko Gure Esku Dago ekimeneko kideak pozik daude atzokoarekin. Koldo Rabadanekin izan gara gaur goizean Ataria irratian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!