Eguraldi iragarpena

2014-06-13

Ataria 2014ko ekainaren 13a
Gaur eguraldi politarekin geratuko da eguna. Zerua nahiko garbi egongo da egun guztian zehar, eta tenperaturak zertxobait jaitsiko dira, eta altuenak ez dira pasako 24-25 graduetatik.

Larunbat goizean eguraldi nahiko tristea izango da. Ipar-haizearen eraginez hodei baxuak egongo dira, eta baliteke euri langar pixka bat egitea. Ondoren zerua saretuko da eta ostarte batzuk zabaldu. Iluntzerako hodei baxuak sartuko dira berriz itsasaldetik. Tenperatura altuenak ez dira 22-23 graduetatik pasako.

Igandean tenperaturak gehiago jaitsiko dira, eta altuenak ez dira 20-21 graduetatik pasako. Egunaren hasieran eta bukaeran euri langarra egin dezake.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!