Gaurdaino Jesusen Bihotza Ikastola izan denak, titularitate eta izen berriak hartu ditu. Hiruhileko honetan Zubimusu Ikastolaren habeak finkatzen ari dira. Erabaki askoren artean, ikastolaren irudia izango den, logotipoa aukeratzea egokitzen zaie beraz. Kooperatibaren izaerari eutsiz, ahalik eta kide gehienen iritzia jaso nahi dute. Horretarako jesusenbihotzaikastola.org edo facebook-en sartu eta bozkatu behar da.