Eguraldi iragarpena

2014-06-06

Ataria 2014ko ekainaren 6a
Gaur bero handia espero da. Hego haizeak zakar joko du eta tenperaturak 31-32 graduren artean ibiliko dira. Arratsalderako bero hodeiak garatuko dira.

Larunbatean hego haizeak zakar joko du berriz ere, eta tenperaturak berriz ere altuak izango dira, 31 eta 32 graduren artekoak. Goizean hodeiren bat ikusiko da, baina gutxi, eta arratsaldean bero hodeiak garatuko dira.

Igandean, tenperaturak 27 eta 28 graduren bueltan ibiliko dira, eta zerua nahiko garbi ikusiko dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!