Goretti Amonarrizek Espainiako junior mailako txapelketa irabazi du

Asier Imaz 2014ko ekainaren 4a

Goretti Amonarriz
Danok Danena Halterofilia Taldeko pultsulariak, junior mailakoak, Madrilen egon dira Espainiako txapelketa jokatzen. Bertatik, urrezko domina bat ekarri zuten, Goretti Amonarriz larrauldarrak lortutakoa.

Susana Davila billabonatarra ere bikain aritu zen, eta zilarrezko domina eskuratu zuen bigarren egin ondoren.

Mutiletan, Asier Gallego laugarren gelditu zenSusna Davilak, berriz, bigarren postua lortu zuen.

Bestalde, asteburu honetan, maila absolutuko Espainiako Halterofilia Txapelketak jokatuko dira. Bertan, Danok Danenako ordezkari ugari egongo dira: Asier Gallego, Jon Sasiain, Igor Sasiain, Petter Cubillo, Mikel Alvarez, Jon Ander Iriarte eta Susana Davila.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!