Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Giza katearen ahalik eta argazki gehien eskuratzearren, bertan parte hartzen ari diren herritarrek ondoko telefono zenbakira bidal ditzakete irudiak: 647319747ra. Zenbaki horren bidez bilduko diren irudiak hainbat euskal komunikabidek baliatuko dituzte ondoren. Izan ere, Ahotsa, Aiaraldea, Anboto, Argia, Arrosa sarea, Barren, Berria, Goiena, GoierriTB, Guaixe, Hamaika, Hitza, Hitzondo, Info7, Librean zuzenekoak, Naiz, Pil-Pilean aldizkaria, Piztu, Tolosaldeko Ataria, Tokikom, Topatu eta 25 Geltokia komunikabideek elkarlanean emango dute giza katearen berri. Halaber, twitterren, #GukErabaki traolaren bidez egingo zaio jarraipena. Txio bakoitzari dagokion kilometro zenbakia gehitzea komeni da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?