Gure Esku Dago

Aterkiarekin batera, etorkizuna ere eskuetan

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko martxoaren 22a

Gure Esku Dago egitasmoa plazaratzeko 'Eskuetan' flashmoba dantzatu zuten ehunka lagunek, larunbatean, Tolosako Alondegia plazan.

Tolosaldeko Gure Esku Dago ekimenak Eskutik eskura astea antolatu du erabakitzeko eskubidearen alde. Eskuetan flashmobarekin abiarazi dute guztia, eta eguraldi txarrari aurre eginez, ehunka haur, gazte eta helduk dantzatu dute abestiaren erritmora.

Kalejira Trianguloa plazatik abiatu da, Bonberenea Txarangarekin. Haurren begirada guztiak Pirritx eta Porrotx pailazoek jaso dituzte, ordea, bertan izan baitira "mundu bizi-bizi bat gure eskuetan dagoela" aldarrikatzeko.

Flashmobaz harago, film, hitzaldi, dantza emanaldi eta pintxo-poteaz beteriko astea izango da datorrena. Guztia, datorren ekainaren 8an Durango eta Iruñea elkartuko dituen giza-katerako herritarrak animatzeko; 800 lagun inguru elkartu nahi dituzte Tolosan. Parte hartu nahi duenak Tolosako arduradunekin harremanetan jarri besterik ez du egin behar edo, bestela, www.gureeskudago.net web ataria bisitatu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!