Hemen dituzue Aste Santuko Argazki Lehiaketako 8 argazki finalistak. Atariako epai mahaiak egin du bere lana, eta orain Atarikideen txanda da. Zortzi argazkietatik gehien gustatzen zaizuena aukeratu behar duzue 943 65 56 95 telefono zenbakira deituta, eta zuen harpidedun kodea eta izen-abizenak eman. Maiatzaren 29ko eguerdian amaituko da bozka emateko epea, eta hiru argazki irabazleak maiatzaren 30eko aldizkarian argitaratuko ditugu. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
2014 mai 28 Tolosaldea
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?