Aste Santuko Argazki Lehiaketa

Aste Santuko argazkirik onena sarituko du Atariak

Ataria 2014ko apirilaren 22a

Argazki lehiaketa antolatu du eta irudiak maiatzaren 9a bitarte bidali daitezke argazkiak@ataria.info helbidera. Parte hartzaile bakoitzak argazki bakarra bidali dezake. Baldintzak, sariak eta epeak titularrean sakatuta.

Aste Santuko oporrak joan diren honetan TOLOSALDEKO ATARIAK momentu horiek berriz ere bizitzeko aukera eman nahi die irakurleei argazki lehiaketa baten bidez. Aste Santuko Argazki Lehiaketan parte hartu nahi duenak maiatzaren 16a arte du. Irudi guztiekin osatutako bilduma hemen izango duzue ikusgai.

Epeak

  • Argazkiak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 16a izango da (eguna barne).
  • Zortzi argazki finalistak maiatzaren 21ean argitaratuko ditugu.
  • Harpidedunek zortzi finalistetatik argazkirik gustukoena aukeratu ahal izango dute maiatzaren 21tik 22ra arte (bi egunak barne).
  • Irabazlea maiatzaren 30ean argitaratuko dugu.

Baldintzak

  • Aurkeztutako argazkiak Aste Santuko oporraldikoak izan behar dira.
  • Paperean, diapositiban eta formatu digitalean onartzen dira.
  • Bidaltzeko aukerak: posta elektronikoz argazkiak@ataria.info-ra,edo
  • posta arruntez TOLOSALDEKO ATARIAko Tolosako egoitzara (San Esteban auzoa, 20, 20400, Tolosa).
  • Argazki digitalek, gutxienez, ezaugarri hauek izan behar dituzte: 20 zentimetroko zabalera eta 300eko bereizmena.
  • Jarri behar diren datuak: Egilearen izen-abizenak, telefonoa,  argazkia non eta noiz atera den, eta zer ikusten den.
  • Parte hartzaile bakoitzak argazki bakarra bidali dezake.
  • Jasotako argazkiak artxiboan gordeko ditugu, eta ATARIAk behar dituenean argitaratuko ditu.

Sariak

  • 1. saria: Araiako Legaire landetxean bi pertsonentzako asteburuko egonaldia.
  • 2. saria: Tolosako Botarri jatetxean bi pertsonentzako otordua.
  • 3. saria: Larraitzeko Txindokiko Itzala parke tematikoan sarrera pare bat.
Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!