Gure jendarte honetan, gure eskualdeetan, bizi eta lan egiten dugu.
Gure eskualdean barre eta negar.
Barre seme-alabak jaiotzean edo gertuko norbaitek gaisotasun larri bat gainditzean. Negar aldiz gehien maite ditugun horiek aldamenean egoteaz uzten digutenean.
Bizitza, heriotza, osasuna ez da nolanahiko kontua. Gure bizitzaren ardatza izateak badu bere garrantzia, eta horregatik eskubide unibertsal izan behar du. Osasun zerbitzua Tolosaldean. Gaur egun, Euskal Herriko eskualde bakarra da kudeaketa publikoko ospitale publikorik ez duena. Gaur egun, Asuncion ospitalea daukagu, pribatua.
2011 ean Osasun sailak, Inviza enpresarekin kontzertu bat sinatu zuen non ustez guztion mesederako izan behar zuena, bele taldeen poltsikoak bete beste helbururik ez duen izan. Beleak bezalaxe, interes ekonomikoen gosez, gure osasun sistema pribatizatu nahi digute, gure osasuna negozio bihurtuz.
Ondorioak oso nabarmenak eta beltzak dira:
•Publikoaren kosteak aurrezten dituzte pribatuak irabaziak izan ditzan.
•Gaur egun ospitale publikoaren arretan 10 euro erabiltzen dira eta pribatuan 7, tarteko 3 euro horiek, irabaziak, beleak irensten ditu.
•Langileen kopurua 1/3 bat jaisten da, 360 izatetik 240 langile izatera.
•Medikuntza orokorreko medikuak, espezialista lanak egiten ari dira. Pentsa ideiarik ez duen mediku batek, edo gutxienez hori ikasi ez duenak, gure seme-alaben esku apurtua osatzen, sendatzen.
•Erretiroa hartutako medikuak lanean.
•Zerbitzuen eskaintza gutxitzea.
Hor dauzkagu, beltz beltzak, beleak, gure buru gainetan jira eta bira, noiz aukera baliatu gure poltsikoak hustutzeko. Gure izerdiaren fruituak noiz bereganatuko. Gaur egun Asuncion ospitalearen diru sarreren %95 Eusko Jaurlaritzatik dator.
Hau da, urtean 1.000.000 eurotik gora jasotzen dute, diru publikoa dena, gure poltsikoetatik.
Ez al da hau nahiko arrazoi haserre egoteko?
Gure Osasunarekin ez da jolasten eta gutxiago negoziorik egiten.
Osasun eskubidea, publikoa eta kalitatezkoa !
Haimar Altuna, Mikel Arreseigor eta Zigor Agirrezabala, Tolosaldeko EH Bilduren izenean.