Olaberria, Unanue eta Rodriguez, Emakumeen Gipuzkoako Itzuliko irabazleak

Ataria 2014ko maiatzaren 19a

Tolosako kadeteen lasterketako irteera. Aurreko egunean irabazita, Maddi Amondarain atera zen lider
Asteburuan egin dute lehen aldiz, Emakumeen Gipuzkoako Txirrindulari Itzulia. Ostiralean hasi ziren Bergaran, larunbatean Tolosa-Tolosa itzulia egin zuten, eta igandean, Villabona-Zizurkil. Hiru mailatan hartu dute parte, elite, kadete eta jubenilak, eta hauek izan dira irabazleak, hurrenez hurren, Leire Olaberria ikaztegietarra (Bizkaia-Durango), Sofia Rodriguez (Romovi-Rustic Levante) eta Eider Unanue (Caja Rural-Bide Bide).

Bergaran 1,7 kilometroko bakarkako erlojupekoa egin zuten txirrindulariek. Elite mailan Leire Olaberria gailendu zen, Alicia Gonzalezi (Lointek) 2 segundoko aldea aterata. Hirugarrenari, Sheyla Gutierrez (Lointek) 7 segundo atera zizkion. Laugarren Ana Usabiagak (Eustrak-Euskadi) egin zuen, Gutierrezek ehunekoak bakarrik atera zizkiolarik.

Jubeniletan Eider Unanuek 12 ehuneko bakarrik atera zizkion Maria Calderoni (Meruelo), eta 76 Teresa Ripolli (Romovi-Rustic Levante).

Tolosako itzulian Elitean Belen Lopezek irabazi zuen eta Leire Olaberriak bigarren egin zuen 13 segundo gehiago eginaz. Hirugarrena Ilda Silva izan zen. Jubeniletan Eider Unanue gailendu zen, Maria Calderon (Meruelo) sartu zen helmugan gero, eta Ana Samudio (Portugaleko taldea) hirugarren egin zuen.

Gipuzkoako Itzuliko azken etapa Villabona eta Zizurkilen artean izan zen, atzo. Leire Olaberriak irabazi zuen lasterketa, eta Lucia Gonzalez eta Alicia Gonzalez izan zituen atzetik.

 

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!