Meza, mahai ingurua, erromeria edo herri kirolak, eskualdeko herrietan modu horretan ospatu zuten atzo, San Isidro Eguna. Baserritarrak euren lanak alde batera utzi eta kalera irten ziren. Zer dastatua eta ikusia izan zuten. Asteasun adibidez, zaldiaren eta behorraren arteko dema antolatu zuten, eta azken honek irabazi zuen, 44 plaza egin ondoren. Zaldia 37 plazatan gelditu zen. Zizurkilen, bestalde, aizkolariak aritu ziren lanean. Alde batetik, Saralegik eta Otaegik osatu zuten bikotea, eta bestetik, Otañok eta Irazuk. Azken hauek amaitu zituzten azkarren egin beharreko lanak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?