Larunbatean eguna giro politarekin hasiko da, baina arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egin eta hodeiak sartuko dira itsasaldetik.
Igandean giro tristea izango da nagusi. Goizean zirimiria egin dezake, eta arratsaldean atertzeko joera izango du eguraldiak. Tenperaturak ez dira 16 eta 17 gradutik pasako.