Eguraldi iragarpena

2014-04-30

Ataria 2014ko apirilaren 30a
Maiatzaren Lehenean eguraldi nahasia izango dugu. Zaparradak bota ditzake egun guztian zehar. Ostiralean ere zerua estalita egongo da eta aurreko egunetan baino euri gehiago egingo du.

Larunbatean euria egiten jarraituko du, eta tenperaturak ez dira 15 graduetatik pasako.

Igandean haizeak ipar-ekialdera egingo du eta oraindik euri pixka bat egin badezake ere, eguerditik aurrera atertzera egingo du.

Astelehenean antizikloia sartuko da eta tenperaturak  nabarmen igoko dira 21 eta 22 gradutara iritsiz. Giro eguzkitsuak bizpahiru egunetan jarraituko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!