Larunbatean, goizean nahiko giro lasaia izango da, eta orokorrean ateri mantenduko da, baina arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta fronte hotz bat iritsiko da Atlantikotik.
Igandean egun osoan zehar botako ditu zaparradak, nahiz eta egunaren hasieran izango diren sarriagoak.
Asteburu guztian tenperatura altuenak 17 graduren bueltan ibiliko dira.