Hiru zauritu Alegian gertatutako istripuan

Ataria 2014ko apirilaren 11

Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute Alegia eta Amezketa arteko errepidean, GI-2133-ko 19,7 kilometroan, Alegia parean. Bi ibilgailuak Oria ibaira erori dira eta hiru zauritu izan dira, autoan zihoazen emakume bat eta haur bat, eta kamioiaren gidaria. Emakumea eta haurra Donostia Ospitalera eraman dituzte, eta kamioi gidaria Asuncion klinikara. Herrizaingo Sailetik azaldu dutenez, dirudienez ez dira larritasun handiko zauriak izan.

Une honetan garabi bat dago istripua gertatu den lekuan, ibilgailuak errekatik ateratzeko lanetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!