Eskualdeko bost zentrok eskaintzen dute Lanbide Heziketa

Ataria 2014ko apirilaren 7a

Gaurko aurkezpena, Lehiberrin.
Bost zentrok eskaintzen dute eskualdean Lanbide Heziketa formakuntza. Peñascal fundazioa, Fraisoro, Immakulada ikastetxea, Don Bosco eta Tolosaldeko Lanbide Heziketa Institutua dira zentro horiek. Alor desberdineko formakuntza eskaintzen du bakoitzak, eta horiek guztiak ezagutzeko aukera izan da gaur Lehiberrin.

Izan ere, matrikulazio epeak orain irekitzen dituztela eta ate irekien jardunaldiak ere laster izango dituztela kontuan hartuta, Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Zentroak «interesgarri» ikusi du orientazio saioa antolatzea eskualdeko herritarrei Tolosaldean dagoen eskaintza osoa azaltzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!