Iñaki Albistur apaizak 50 urte beteko ditu aurten apaizgintzan. Anoetako, Irurako eta Larraulgo parrokiek bere omenez martxoaren 30ean meza ospakizuna eskainiko diote.
Esan bezala, bere omenezko elizkizuna egingo dute, Irurako San Migel parrokian, 11:30ean. Ondoren, 12:30ean, hain zuzen ere, hamaiketakoa eskainiko da bertako portikoan. Eta azkenik, goiza ondo amaitzeko 14:00etan bazkaria egingo dute bertaratu direnek Irurako Zahar etxean. Bazkaria luzatzen den arte iraungo du egun honek.