Eguraldi iragarpena

2014-03-21

Ataria 2014ko martxoaren 21a
Aldaketa eguna izango da gaurkoa. Atzoko udaberri eguna eta gero, asteburuan, negua bueltatuko baita.

Goizean hego-mendebaldeko haizea izango denez, nahiko tenperatura goxoak izango dira, 19 eta 20 graduren artekoak. Baina arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egin eta kostaldetik laino trinkoagoak iritsiko dira, eta eurira joko du.

Larunbatean tenperatura altuenak ez dira 11 eta 12 gradutatik pasako, eta arratsaldean zaparradak ugarituko dira. Igandean  ere zaparrada giroarekin jarraituko dugu, eta tenperaturek bizpahiru gradu egingo dute behera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!