Kirol instalakuntza publiko guztietan desfibriladoreak jartzeko eskaera

Ataria 2014ko martxoaren 20a

Urtzi Gurrutxaga Tolosa CFko jokalariaren heriotza eta gero bera anaia, Enetz, kirol instalakuntza publiko guztietan desfribiladoreak jartzeko eskaeraren aldeko sinadurak biltzen hasi zen. Oraingoz 116.000 bildu ditu, eta gaur eman dizkio Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun Kontseilariari.

Enetz Gurrutxaga internet bidez hasi zen sinadurak biltzen, eta oraindik ere atxikimendua eman daiteke.

Gurrutxagak gaiaren inguruan arautzeko eskaera egin dio Darponi, eta baita desfribiladoreen instalakuntza normalizatzeko ere. Horrez gain, txikitatik lehen laguntzari buruzko eta suspertze kardiobaskularreko oinarrizko ezagutzak ematea lehenestearen garranzia azpimarratu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!