Eskola Txikien Kirol Topaketak egin dituzte, Tolosan

Ataria 2014ko martxoaren 14a

Tolosaldeko Eskola Txikien XII. Kirol Topaketak egin dituzte gaur goizean, Tolosako Usabal kiroldegian.

Gipuzkoako Eskola Txikien elkarteak azaldu duenez, topaketen helburuak bi dira; ikasleen arteko harremanak bultzatzea eta kirol praktika sustatzea. Eta bertan, 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek hartu dute parte.

Ikasleak bi mailatan antolatu dituzte, batetik, 3. eta 4. mailakoak aritu dira, eta bestetik 5. eta 6. mailakoak. 6 kidetako taldeak egin dituzte eta talde hauetan eskola desberdinetako gazteak nahastu dituzte.

Tolosako kiroldegian kanpoko futbol zelai handian eta txikian aritu dira. Handian lokotxak, idazketa kooperatiboa, brileta, errelebeoak, azeriak olioak eta sugeak, eta baloi eserian aritu dira. Eta txikian zakuak, sokasaltoa, txingak, sokatira, zapitxoa eta buztanak kentzean.

Guztira 15 eskola txikik hartu dute parte, eta horietako 11 eskualdekoak dira; Abaltzisketako Txalburu, Adunakoa, Albizturgoa, Alkizakoa, Altzoko Imaz Bertsolaria, Berastegiko Muñagorri, Berrobiko San Andres, Bidegoiango Txinkorta, Ikaztegietakoa, Lizartzako Juan XIII eta Zizurkilgo San Millan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!