Zesta punta eta joko garbiko finalak, asteburuan

Tolosaldeko Ataria 2014ko martxoaren 13a

Bihar, zesta puntako Udaberri Txapelketako finalak jokatuko dira Mutrikun, eta jubenil mailan, eskualdeko bikote bat izango da txapela lortzeko lehian: Beotibarreko Lekuona eta Amundarain, Larrañaga eta Segurola zumaiarren aurka arituko dira. Nagusietan, berriz, Gaztelekuko Arruti-Borrero bikotea, Danok Bat-eko Andonegi-Barrenetxearen aurka izango da.

Larunbatean, berriz, joko garbiko Gipuzkoako Txapelketako finalak izango dira Oiartzunen. Hemen ere eskualdeak izango du partaidetza, izan ere, nagusien mailan, Behar Zanako Mitxelena eta Santxez, Zubietako Aizpuruatarren aurka arituko baitira nor baino nor.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!