Inauterietako argazki galeriak

Eskoletan ere Inauteriak

Ataria 2014ko otsailaren 27a

Asteasu eta Zizurkilgo haurrak gaur mozorrotu dira herrian

Ostiral Mehez ospatzen dituzte Inauteriak Zizurkilgo eta Asteasuko haurrek. Zizurkilen, Pedro Mari Otaño ikastetxean elkartu dira arratsaldez herriko haurrak, gela bakoitza bere mozorroarekin. Asteasun, berriz, kiroldegian egin dute festa, eta atzo Villabonako Fleming ikastetxekoek egin bezala, San Ferminak irudikatu dituzte. Villabonan bezala, atzo Ostegun Gizenean egin ziren jaialdiak Tolosako ikastetxeetan: Laskorain ikastolako haurrek Tolosako txarangak irudikatu zituzten, Samaniegoko txikienek Ostegun Gizeneko doinuak izan zituzten entzungai eta dantzagai, eta Hirukide eskolan ikasleekin eginiko bene-benetako txarangaren doinura egin zuten dantza. Ibarrako Uzturpe ikastolan ere atzo ospatu zituzten Inauteriak.

Erlazionatuak

Asteartita iruditan

Ataria 2014 mar 04 Tolosa

Astelenita iruditan

Ataria 2014 mar 03 Tolosa

Inaute-irudimena airean

Itzea Urkizu Arsuaga 2014 mar 02 Tolosa

Aterkiaren beharrik gabe, jaiki da Tolosa

Itzea Urkizu Arsuaga 2014 mar 02 Tolosa

Ostiral Mehea, euritan

Ataria 2014 ots 28 Tolosa

Ostegun Gizen iruditan

Ataria 2014 ots 27 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!