Inauterietako argazki galeriak

Aterkiaren beharrik gabe, jaiki da Tolosa

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko martxoaren 2a

Ostegun Gizenaz geroztik zeruari begira jarrita, ateri esnatu da Tolosa Zaldunita egunez, eta Dianak milaka herritar altxarazi ditu ohetik, aterkirik hartu behar izan gabe.

Tolosar bakoitzak bere erara bizi du inauteria, eta gauza bera gertatzen da Dianarekin ere. Bada pijama jantzita joaten denik, eta baita Dianarako bereziki prestatutako mozorroa plazaratzen duenik ere.

Beste askok, balkoira atera eta leihotik guztia ikustearekin hasten dute mozorroen festa etengabea, beheko txarangazaleei konfetiak botaz. Salda beroarekin goiza goxatzeko erraztasunak ematen dituenik ere bada, eta baita belaunaldirik berrienei inauterizaleen ohiturak erakutsi nahi dizkienik ere.

Gorputza epeltzeko saltoka hasitako goiza kafetegietan gosaria legea eginez osatzen dute gehienek. Tolosako Musika Bandako kideek, berriz, Diana 103 aldiz jo ondoren gustora hartuko dute atseden. Eta behin ohetik jaikita, danbolin hotsak eta txaranga alaiak nahiz ehunka karroza eta konpartsa nagusi izango dira gaur.

 

Erlazionatuak

Asteartita iruditan

Ataria 2014 mar 04 Tolosa

Astelenita iruditan

Ataria 2014 mar 03 Tolosa

Inaute-irudimena airean

Itzea Urkizu Arsuaga 2014 mar 02 Tolosa

Ostiral Mehea, euritan

Ataria 2014 ots 28 Tolosa

Ostegun Gizen iruditan

Ataria 2014 ots 27 Tolosa

Eskoletan ere Inauteriak

Ataria 2014 ots 27

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!