Eguraldi iragarpena

2014-02-14

Ataria 2014ko otsailaren 14a
Gaur hego haizea izango da protagonista. Eta honek tenperatura nahiko altuak ekarriko ditu, 20 eta 21 gradu artekoak.

Asteburuan eguraldia okerrera egingo du. Larunbatean haizea mendebalde-iparmendebaldera aldatuko da, eta batez ere, arratsaldetik aurrera zaparradak ugarituko dira. Tenperaturek nabarmen egingo dute behera, 12 eta 13 graduren bueltan ibiliko direlarik.

Igandean, goizean hodei batzuk egongo dira, eta arratsaldean zerua garbitu eta nahiko egun polita geratuko da. Tenperaturak 11 eta 12 graduren artekoak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!