Garraio zerbitzua

Apattara igotzeko autobusa, zerbitzu berrien artean

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu 2013ko abenduaren 24a

2014ko maiatzean martxan jarriko den autobus zerbitzuan hiru linea berri abiaraztearekin batera, Apatta Errekako industrigunera doan autobus zerbitzu berria ere martxan jarriko dute.

Arduradunen helburua industrigunean lan egiten dutenei zerbitzua eskaintzea da, eta hori dela eta, Renfeko tren zerbitzuarekin eta Gureak-eko langileen sarrera-irteerekin ongi uztartu nahi izan dituzte autobusaren ordutegiak. Horrez gain, langabetuentzako ikastaroak ere autobusaren arabera antolatuko dituzte Lehiberrin.
Honakoa izango da joaneko ibilbidea: San Frantzisko eliza-Renfeko geltokia, Tolosako zezen plaza-Ibarrako Zubizarreta parkina-Apatta Erreka. Itzulera, berriz, honakoa: Apatta Erreka-Ibarrako anbulategia- Tolosako Zubi Berria-San Frantzisko-Renfeko geltokia. Aipatzekoa da, industrigunetik Amaroztik barrena jaistea ere aukeren artean dutela oraindik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!