Eskualdeko aizkolariak, azken bi postuetan

Asier Imaz 2013ko abenduaren 9a

Unai Otaño ibartarrak bosgarren egin du eta Jon Irazu zizurkildarrak seigarren, Euskal Herriko Txapelketan

 

Euskal Herriko Aizkolari Txapelketaren finala jokatu zen igandean Elgoibarren. Nazabalek zituen txapela janzteko aukera guztiak, baina pronostikoek huts egin zuten. Azurmendik jantzi zuen txapela, eta ondoren, Atutxa sailkatu zen, Nazabalen aurretik. Eskualdeko bi aizkolariak, Unai Otaño ibartarra eta Jon Irazu zizurkildarra, bosgarren eta seigarren gelditu ziren, bost minututik gorako galerarekin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!