AHTaren tartalariei babesa emateko elkarretaratzea

Jon Miranda Labaien 2013ko azaroaren 9a

2011ko urrian, Pirinioen Lan Batzordearen bilkura batean tartak jaurti zizkioten Yoanda Barcinari, abiadura handiko trenaren egitasmoaren kontra protesta egiteko. Nafarroako Gobernuko presidenteari tartak jaurti zizkioten lau lagunen kontrako epaiketa azaroaren 18an abiatuko da eta haiei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin da gaur Triangulon.

Tolosaldeko AHT Gelditu Elkarlaneko kideak Tolosan izan dira goiz osoan zehar. Materiala saldu eta informazioa emateaz gainera, jolasa ere proposatu diete bertaratutakoei: Yolanda Barcina eta Iñigo Urkulluren irudiei tartak jaurtitzea.

Abiadura Handiko Trenaren inposizioa salatzeaz gainera, "mugimendu hau kriminalizatzeko saiakeraren beste kapitulu bat da orain tartalariekin gertatzen ari dena". Tren azkarra egiteko xahutzen ari diren dirutza ere izan dute aipagai AHTaren aurkariek. "Oraindik azpiegitura lan erraldoi hau egiteko gastatu beharreko diruaren erdia baino gutxiago gastatu dute eta atzera bueltarik ez daukan egitasmo bezala saldu nahi digute".

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!