Amezketako kultur astearen bigarren egunean autodefentsa feminista tailerra egiten ari dira. 13 lagun bildu dira eta "giro goxoan" ari dira saioa egiten.
Bihartik aurrera jarraituko du Amezketako kultur asteak. Malabarista saioa eta arratsaldez "Bentazarreko mutiko alaiak" taldearen emanaldia izango da. Astelehenean berriz, San Martin eguna ospatuko dute izen bereko ermitaren bueltan.