TOLOSA. Tolosaldea Goi Mailako Lanbide Heziketa Institutuak hainbat ikastaro antolatu ditu azaroaren 25etik aurrera langile eta langabetuentzat. CAD 2D oinarrizkoa (40 ordu), Aplikazio informatikoak testuak tratatzeko (30 ordu), Eskorga jasotzaileen erabilera (24 ordu), Automatismo neumatiko eta hidraulikoak (70 ordu), eta Oinarrizko automatismo programagarriak (35 ordu) dira eskainiko diren ikastaroak. Izen-emate epea zabalik da, ikastetxean bertan eta www.tolosaldea.com-en.