100 lagun inguru euskararen alde korrika Villabonan eta Zizurkilen

Asier Imaz 2013ko urriaren 19a

Zizurkil eta Villabona artean II. Euskararen aldeko herri lasterketa egin dute, 'Euskaraz bizi nahi dut' lelopean. Adin guztietako 100 lagun inguruk hartu dute parte ekimenean.

Adin guztietako 100 korrikalari inguruk hartu dute parte II. Euskararen aldeko herri lasterketan, Zizurkil eta Villabona artean. Jai giroan ospatu da aldarrikapen lasterketa, eta deialdia argia izan da: "Euskaraz bizi nahi dut!". Lehenik eta behin, txikienak aritu dira korrika, eurei egokitutako itzulian. Ondoren, helduen txanda izan da eta hauek Villabona eta Zizurkil arteko zirkuituan hiru itzuli eman dituzte. Guztiak, Beñat Bitoria billabonatarraren atzetik sartu dira helmugara, nahiz eta hiru itzuliak bitan edo bakarrean bilakatu dituenik izan den. Helburua, ordea, euskararen aldeko jai honetan parte hartzea zen, korrika eginez, edo ikusle bezala lasterkariak animatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!