Loatzo musika eskolak azaldu duenez, "txikiak handi egiten gaitu: herri txikiz osaturiko eskola handi bat izatea lortu dugu, txikia, xumea baina era berean handia". Duela 10 urte euskaraz ireki zituen zortzi herrietako ateak Loatzok eta 10 urte geroago egunero zabaltzen dituzte, "euskal musika ezagutaraztea eta zabaltzearen konpromisoarekin batera".
Argia ikastola ezagutzeko aukera izan zuten pasa den udaberrian. Hantxe ibili ziren Tuterako kaleetan kalejirak eginez eta baita bertako musikariekin emanaldi batean ere. Jaso zuten harrera eta esker ona "ez zen nolanahikoa izan". Nafarroa Oinezera joateko gonbidapena jaso zuten eta hantxe izango dira datorren igandean, "merezi duten elkartasun guztiarekin. Taupadaz... bat egiten dugu".