Rolleskilariek jomuga izango dute, beste behin, Hernialde

Imanol Garcia Landa 2013ko urriaren 17a

Tolosako Alpino Uzturre elkarteak, urtero bezala, aurten ere antolatu du Hernialdeko Rolleski Igoera. Larunbatean, hilak 19, egingo da proba, eta bi modalitatetan lehiatuko dira parte hartzaileak: skating eta era klasikoan.

Tolosako Alpino Uzturre elkarteak, urtero bezala, aurten ere antolatu du Hernialdeko Rolleski Igoera. Larunbatean, hilak 19, egingo da proba, eta bi modalitatetan lehiatuko dira parte hartzaileak: skating eta era klasikoan.
Irteera 16:00etan izango da, skating estiloan parte hartuko dutenentzat, Tolosako Belate auzotik. Klasiko eran parte hartuko dutenek, berriz, 16:05ean hasiko dira Hernialdeko Bentatik. Bi modalitatetako kirolariek helmuga Hernialdeko plazan izango dute.
Iraupen eskian aritzen direnek rolleskia erabili ohi dute errepidean entrenatzeko. Bi gurpildun eskia dela esan daiteke, eta, elurretan bezala, klasiko eta skating estiloa lantzen dituzte.
Elurra iritsi aurretik, Gipuzkoa eta Nafarroan hainbat lasterketa antolatzen dira, tartean Hernialdeko Rolleski Igoera, eta proba horiekin osatutako liga egiten dute. Proba guzti horiek aukera onak izan ohi dira iraupen eskian aritzen diren eskiatzaileen indarrak neurtzeko.
Hernialdeko Rolleski Igoeran parte hartzeko edota informazio gehiago jasotzeko bi aukera eman dituzte Alpino Uzturre elkartekoek. Batetik, 685 776 504 telefono zenbakira deitu daiteke (arratsaldez) edota posta elektronikora mezua idatzi daiteke uzturre@hotmail.es helbidera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!