240 arropa kaxa Saharara bidean

Tolosaldeko Ataria 2013ko urriaren 16a

Saharar Errefuxiatu Kanpamentuetara zuzendutako elkartasun karabana atera dela aprobetxatuz, Tolosaldea Sahararekin elkarteko kideek 240 arropa kaxa eta josteko makina bat bidali dituzte.

Tolosaldea Sahararekin elkarteko kideek 240 erropa kaxa eta josteko makina bat bidali dituzte Saharara, hain justu, Saharar Errefuxiatu Kanpamentuetara zuzendutako elkartasun karabana atera dela aprobetxatuz.  

Autobus horretan sartutakoen artean, Kirikiño aisialdi eskolakoek bildutakoak, Laskorain Ikastolak antolatzen duen Merkatu Txikitik jasotakoak, eta urte osoan zehar saharar herritarren artean banatzeko dohantzan ematen dizkiguten arropa mordoa joan dira. Denera 240 kaxa bete dituzte. Bestalde, josteko makina industrial bat ere bidali dute.  

Laster janari eta garbiketa produktuen bilketari ekingo die plataformak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!