Ibai Iriarte Tolosako alkatea Donostiara abiatu aurretik egon da Tolosaldeko Atarian. "Herrietan denek ezagutzen dugu elkar eta gutxi-asko denek dakigu ondokoari zer pasa zaion urte guztiotan", dio Tolosako alkateak. "Horregatik dira udaletxeak esparru egokiak bizikidetzan urratsak emateko".