2013ko otsailak 1
Kilometroetako abestia aurkeztu zuten, inauterien atarian. Tolosako hainbat musikari gazteren artean, eta askotariko estiloak uztartuz sortu zuten Ahora! abestia. Jokin Albisua eta Mikel Zelaia izan ziren musikaren arduradunak, eta hitzak, berriz, Juantxo Arakamarenak izan ziren. Xabier Zeberio aritu zen musika ekoizpen lanetan, eta Karlos Osinaga Txap teknikari bezala. Kantua Bonbereneako estudioan grabatu zen, urtarrilean.
2013ko otsailak 7
Tolosako inauterietan Ahora taberna jarri zuten Euskal Herria plazan. 400 boluntario inguru aritu ziren taberna eta jangela aurrera ateratzen. Horrez gain, Kazkabarra aisialdi taldeak Kilometroak 2013rekin bat egin zuen, eta inauteriak euskaldun-tzeko bidean, nazioarteko abesti ezagunak euskaratuta dantzatu zituzten.
2013ko otsailak 22
Tolosako Leidor aretoan Oskorrik kontzertua eskaini zuen, modu akustikoan, eta Gabriel Aresti poetaren lanak oinarri hartuta.
2013ko maiatzak 18
Ahora! Astea hasi zen. Ekimen aipagarrienen artean, Bonberenea txarangaren eta bere lagunen kon-
tzertua eta Txapin Festa aipatu behar dira. Maiatzaren 25era bitarte, Kilometroak 2013ren alda-
rriak Tolosan zabaldu zituzten.
2013ko maiatzak 31
Ahora! kantuaren bideoklipa aurkeztu zuten. Laskorain ikastolarekin lotura duten 200 lagun inguruk hartu zuten parte bideo grabaketan.
2013ko ekainak 3
Klikmetroak egitasmoa aurkeztu zuten. Helburua, zirkuitu birtualari ahalik eta buelta gehien ematea zen, eta horretarako, milaka pertsonaren parte har-tzea eta metro horien babesleak lortzen hasi ziren.
2013ko ekainak 26
Kilometroen egunerako, gaztetxoentzako ekimen berritzailea eta berezia aurkeztu zuten: Erronka. 19 ikastoletako gazte-txoek parte hartuko dute lehiaketan. Edurne Pasaban tolosarrak ere bat egin zuen ekimenarekin, nerabeak Erronkara gonbidatuz.
2013ko uztailak 20
KMK13ren alde Realak eta Toulousek futbol partida jokatu zuten Beasainen.
2013ko irailak 26
Azken prentsaurrekoa. KMK13ko antolatzaileek urriaren 6ko egitaraua aurkeztu zuten.
2013ko irailak 27
Zeinu Hizkuntzen Jaialdia antolatu zuten Gaindi-tzen Goierri eta Tolosaldeko Pertsona Gorren Elkarteak, KMK13rekin bat eginaz, Leidorren. Arratsaldean, Gipuzkoa Basket eta Bilbao Basketek saskibaloi partida jokatu zuten.