Mugikortasun Astearen barruan, Bizibira egingo dute etzi, Ikaztegietatik eta Asteasutik 10:30ean abiatuta, Anoetara iristeko. Caja Rural taldeko Amets Txurruka txirrindularia eta nesken taldea ere irtengo dira Ikaztegietatik, Irristaka patin elkartearekin batera. Hamaiketakoa, eta ipuin kontaketa ere izango dira, Anoetan.