Aimar Irigoienek beste marka bat ezarri du: 21 altxaldi burutu ditu hiru minutuko txanda bakarrean 150 kiloko zilindro zaharrarekin. Pasa den astean zehar, 20 jasoaldi gainditzeko erronka jarri zion errezildarrak bere buruari, eta Bedaioko pilotalekuan jende asko bildu zen gertutik jarraitzeko. Manterola harria erabili zuen proba honetan, normalean erabiltzen dena baino txikiagoa, 56 zentimetro neurtu eta eskuak sartzeko zuloak kantoietan baititu.