Gaur Tuterako Argia ikastolaren inguruko Badira Bagara dokumentala aurkeztuko dute Basque Culinary Center-en, 19:30ean. Mondragon Unibertsitateko laguntzari esker egin dute lana, hiru ikasleren amaierako proiektua izan baita. Tartean, Olatz Artola tolosarra aritu da.